Kontsultoretza

Zuzendaritzako aholkularitzaren arloan egingarriak diren helburu estrategikoak kuantifikatu eta emaitzak hobetzen laguntzen diegu enpresa-buru eta zuzendariei, honako zerbitzuak eskainiz:

Enpresen balioztatzea

Enpresak balioztatzeko hainbat metodo aplikatzearen eta emaitzen arteko kontrastea egitearen aldekoak gara Kemen Consulting-en, hala enpresaren balioztatzea fidagarria izango delakoan sinesten baitugu. Kutxako Fluxuen Deskontuan oinarritzen gara balioztatzeak egiteko, multiplo konparagarriak erabiliz, bai enpresa kotizatuetan baita transakzio pribatuetan ere, aplikagarria den kasu guztietan.

Finantzen due diligence

Due diligence egiteko ematen dugun aholkularitzarekin gure bezeroei transakzioak egituratzen lagundu nahi diegu, saltzailearen eta eroslearen ikuspuntuak uztartuz kontratuen negoziazioan nahiz egindako inbertsioen jarraipenean.

Bat-egiteak eta eskuratzeak

Arlo honetan Kemen Consulting-ek dituen gaitasunak eta esperientziak ondorengoetan laburbiltzen dira:

Eskuratzeak:

• Sozietateak erosketa, bat-egite, kapital-handitze eta abarren bidez eskuratzea.
• Inbertsio berriak konpainiaren bizi-zikloko edozein fasetan.

Egitura-moldaketak:

• Bat-egiteak, zatiketak, aktibo eta pasiboen osoko lagapenak.
• Sozietateak edota taldeak berregituratzea.

Kemen Consulting-en bezeroei beren negozioen formulazio estrategikoan laguntzen diegu, bai epe luzean enpresaren helburuak, bai horiek lortzeko estrategiak, bai eta dagozkien ekintza-planak ere zehazten, eta horretarako arduradunak eta betetze-epeak finkatzen ditugu.

Gure lana ondorengo faseetan egituratzen da:

Egoeraren analisi- eta diagnosi-fasea

Egoeraren analisiaren eta diagnosiaren helburua informazio egokia eta erreala eskuratzea da; izan ere, informazio horren baitan hartuko dira bideragarritasun-plana osatuko duten erabakiak.
Diagnostiko batekin zehaztuko da plana, enpresaren etorkizunaren bideragarritasuna bermatuko luketen baldintzak dauden ala ez egiaztatzeko.

Bideragarritasun-Planaren azterketa- eta idazketa-fasea

Bideragarritasun-Planak enpresa bat bideragarria izan dadin suertatu behar diren baldintzen berri ematen du, aurreikusitako finantza-egoerak eraikitzeko hipotesiak argi eta garbi adierazten ditu eta bost ekitalditarako, gutxienez, garatzen ditu. Planean, era berean, ahulezia aipagarrienak aipatuko dira, hala baleude eta Bideragarritasun-Planaren etorkizunean eragiteko arriskua badute bederen.

Negoziazio-fasea

Bideragarritasun-Plana bukatu ondoren, inplikatutako eragileekin negoziatuko da Hitzarmen Proposamenean parte har dezaten. Profesional taldeak hartzekodunekin eta beste eragileekin, langileak, administrazioa edota bezeroak tarteko, negoziatzen hasteko ordena zehaztuko du.

Auzi batean Aditu Independente baten aholkularitza izatea oinarrizkoa da aldeko emaitzarik lortu nahi bada. Hori dela-eta, Kemen Consulting-ek ekonomia, finantza eta kontabilitate alorretan aditu independente lanak eskaintzen ditu, eta gure Peritu-Txostenek alderdien frogetarako zein tribunalak eskatutako frogetarako balio dute.

Gure zerbitzuen barruan hauexek ditugu:

  • Aditu Independente modura egindako Peritu-Txostenak, tirabiraren ondorio ekonomiko-finantzarioak argitzeko asmoz.
  • Sortutako kalteen eta galeren kuantifikazioa.
  • Kontrako txostenak edo kontrako frogak, beste alderdiak aurrez aurkeztutako lehenengo txostenari aurka egiteko.

Bankuaren eta Enpresaren arteko negoziazioa alderdi bakoitzarentzat egokienak diren baldintzak adosteko kudeaketa-prozesuari deitzen zaio. Enpresaren ikuspuntutik, banketxeekin egin beharreko negoziazioa aurrez ondo planifikatu beharra dago emaitza ona lortu nahi bada, behintzat.

Kemen Consulting-ek bere bezeroak lagunduko ditu prozesu honetan, eta haien interesak babesteko behar adina negoziazio-baliabide eskainiko dizkie.

Kemen Consulting-ek mota guztietako diru-laguntzak eta laguntzak eskatzeko eta zuritzeko beharrezkoa den dokumentazioa egiten aholkatzen ditu bere bezeroak.

Gure zerbitzuen barruan hauexek ditugu:

  • Memoria teknikoen idazketa proiektuaren faseak eta eginbeharrak xehatuz.
  • Memoria ekonomikoen aurkezpena, diru-laguntza jaso duten proiektuen errentagarritasuna frogatzen dutena.
  • Justifikazio-memorien idazketa, diru-laguntza emateko orduan ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzen dituztenak.

Enpresa-familiek belaunaldi-erreleboaren aurrean sortutako zalantzei aurre egin behar diete. Belaunaldi-aldaketa hori errazte aldera, Kemen Consulting-ek bere bezeroak Familia-Protokoloak jartzen babesten ditu, eta horretarako arau batzuk adosten dira jabeak diren familiar horiekin, beren enpresa-ondasuna oinordetzan uzteko.